mar
06
jul
2021
ZUK-LIMOUSIN GOREN GORENEAN TALDEKA
Oriako txirrindulari eskolako neskak maila bikaina eskeintzen ari dira denboraldi honetan.Kadete mailako neskak oso fin dabiltza azken aldian, parte hartu duten azken lau lasterketetako taldekako sailkapenak lortuz.Tafallako lasterketan izan zen taldekako lehen garaipena, aurreko lasterketetan lehen postutik oso gertu ibili ondoren. Denboraldi osoan zehar egindako lana guztiaren ordainetan iritsi zitzaien bertan merezitako garaipena. Ayala Serranok 3º postua lortu zuen pelotoi nagusiari aurreratuta iritsita, eta mendiko saria ere berarentzat izan zen. Arene Perez 4º postuan sartu zen helmugan multzo nagusiari denbora emanez eta Oneka Sanchez 5º postuan.Bestalde, Junior mailako neskak oso txukun aritu ziren, apurka apurka konfiantza berreskuratuz.
Lizarran izan zuten hurrengo proba. Ibilbide berri bati egin zeioten aurre, eta azken kilometroetan zuten mendatean apurtu zen guztiz multzo nagusia. Melanie Dupinek aurrera egin zuen, baina multzo jarraitzailean ZUK-LIMOUSIN taldeko lau txirrindulari genituen. Helmugan Oneka Sanchez 4º sailkatu zen, Ayala Serrano 5º , Arene Perez 6º eta Garazi Bergara 9º. Haizea Telleria eta Irene Dravasak ere oso lan polita egin ondoren helmugara iristea lortu zuten. Juniorrak berriz 80km-ko ibilbide goraberatsua zuten aurretik. Lasterketa Grozingo igoeran erabaki zen, bertan aurreratu baitziren helmugarako 20km faltan multzoko indartsuenak. Helmugan Naroa Olano 13º lekuan sartu zen eta Amaia Astarloa 19º.
Ekainak 12an Espainiako kopako probara gerturatu ziren. Valladolideko kaleetan; amaiera gogor eta aldapatsu batean Arene Perez 2º sailkatu zen, Ayala Serrano 5º eta Garazi Bergara 18º. Bertan ziren Espainiako talde indartsuenak eta ZUK-LIMOUSIN-goak izan ziren taldeka onenak, hau da, maila handiko lorpena eskuratu zuten. Juniorrek 80km zituzten aurretik. “Paramoa” ezagutu zuten: ezohiko ibilbide mota gure neskentzat. Hala ere, oso txukun amaitu zuten lasterketa.
Nesken arteko azken lasterketa Cantabriako Solorzanon izan zuten, bertan ibilbide goraberatsuari egin zieten aurre: kadeteak itzuli bat eta Juniorrak bi itzuli.
Kadeteak, zazpigarren kilometroan zuten lehen gaintsoan lasterketa apurtu zuten, bederatzi txirrindulariko taldea osatu zen eta bertan ZUK-LIMOUSINek zuen presentzia nagusia lau txirrindularirekin. Azken mendateren aurretik sahiatu ziren lasterketa gogortzen gureak, eta horri esker Maria Filgueira Galiziarra eta Ayala Serrano gure taldekidea aurreratu ziren igoeran. Ayala bigarren postuan helmugaratu zen, Oneka 3º, Arene Perez 5º, Garazi Bergara 7º eta Irene Dravasa 12º, taldekako garaipena eskuratuz. Juniorren lasterketak lau gain zituen ibilbidean, bigarrena izan zen lasterketako une erabakigarria. Handik aurrera multzo nagusia lasaiago joan zen azken igoera arte . Azken igoeran oso lan polita egin ondoren Naroa Olano 5º sailkatu zen eta Lur Zufiria 10º.
Aurretik izango dituzte helburu desberdinak: Euskaldun torneoa, txapelketak, itzuliak…, eta emaitza ezin hobe hauek lanean jarraitzen lagunduko die. Segi lanean neskak!!!
mar
06
jul
2021
EMAITZA EZIN HOBEAK I. JAVIER GOENAGA OMENEZKOAN ETA OÑATIKO PROBAN
Pasaden uztailak 3an,Tolosako AMAROTZ auzoan kadete mailako Gipuzkoako txapelketa jarri zen jokoan. Oriako txirrindulari eskolak urtero bezala Amarotz auzoan lasterketa gogotsu antolatu zuen;aurtengoan, auzokide zen Javier Goenagaren omenezko lehen saria ospatuz. Bertan,116 partaide izan genituen, horietako 17 neska izanik.60km zituzten aurretik eta altzoko gain puntuagarri eta Ibarra-Apattako aldapa labur baina gogorrari aurre egin behar izan zieten partaideek.
Tropela ziztu bizian ibili zen Alegi eta Ordizia bitarteko ibilbidean, eta azken kilometro erabakigarrien barruan; LIMOUSIN taldeko txirrindulariek erasoari ekin zioten. Altzoko lehen maldei Ander Olanok pelotoiari aurre hartuaz ekin zien, eta taldeak irentsi bezala, taldeko Nikolai Asensiok eman zion jarraipena eta mendiko saria Ibai Irisarrik eskuratu zuen. Amarotzera bidean, taldetxoak sakabanatu ziren, baina talde nagusian LIMOUSIN taldeko presentzia zen nagusi. Ibarratik apattarako bidean errepideak nor bere tokian jarri zuen. Lasterketa 38km orduko abiadan osatu zuen LIMOUSIN taldeko Urko Vidalek, tropel jarraitzaileari 3 segunduko tartea laburra ateraz.
Bigarren sailkatua, Markel Beloki (IRIDOI) izan zen eta hirugarren Raul Ostiz (MURUZABAL). Seigarren Igor Iriarte eta zortzigarren Unax Olano LIMOUSIN taldekoak izan genituen, garailearekin batera, Gipuzkoako txapelketako podiumna osatuz.
Taldeka ere etxekoak izan ziren azkarrenak, eta nesketan Naroa Olano ZUK-LIMOUSIN taldekoa sailkatu zen lehen postuan. Jarraian, Lur Zufiria eta Ayala Serrano; hauek ere ZUK-LIMOUSIN taldekoak.
I JAVIER GOENAGA lasterketako podiumnean nagusi LIMOUSIN taldeko koloreak izan ziren beraz. Gure neska mutilak emaitza ezin hobeak lortu zituzten Oriako Txirrindulari Eskolako lehendakari izan genuen Javier Goenagaren omenezkoan.
Oñatin III. Olakua proban izan genituen igande arratsaldean lanean gure gazteak, 63km ibilbidea izan zuten aurretik. Lehen kilometroetan jada ihesaldiak osatu ziren, baina 40. kilometroan zegoen Untxillako gaina izan zen indartsuenak nortzuk ziren erakusteko unea. Bigarren taldean zegoen Unax Olanok ihesaldiko lagunei eraso egin eta lasterketa burura iristea lortu zuen, eta hirukote bat osatu zuten azken kilometroak egiteko. Minutu inguruan zituzten jarraitzaileak bigarren multzo batean. Helmuga aurreko gain puntuagarrian lehen postuan izan zen Unax Olano eta helmugako zuzengunera metro batzuk aurreratuta iritsi zen garaipen ederra lortuz. Horrez gain, mendiko saria ere eskuratu zuen, eta bertan ere LIMOUSIN taldeka onena izan zen. Nesketan azkarrena lasterketa bikaina egin ondoren Ayala Serrano ZUK-LIMOUSIN taldeko txirrindularia izan zen.
Asteburu borobila beraz Oriako Txirrindulariek osatu zutena. ZORIONAK !!!
jue
01
jul
2021
SEGUNDU BAT EZ BAITA EZER.
Berriro izan ditugu GIPUZKOAKO ITZULIAn Oriako Txirrindulari eskolako juniorrak LIMOUSIN-SALDIAS ASEGURUAK taldeko koloreak azalduz. XXXI. GIPUZKOAKO ITZULIA junior mailako txirrindularien urteko helburuetako bat da; urte hasieratik gorriz seinalatuta izaten duten lasterketa. Aurten ere goi mailako lasterketa antolatu dute beste behin Gipuzkoako Federazioak eta antolatzaile desberdinek elkarlanean.
Azkoitian prologoarekin eman zioten hasiera txirrindulariek lau egun iraungo zituen itzuliari; eta 3 km inguruko ibilbide gogorrean erlojuari aurre egin zioten bakarlanean. Bertan, urte guztian zehar maila bikaina erakusten ari den Unai Zubeldia izan genuen laugarren postuan, denak denbora tarte oso estuan.
Eibarren izan zuten lehen etapa, eta laukote bat iritsi zen garaipenaren jokora. Bertan, Quesos Albeniz taldeko Hugo Aznar izan zen garaile LIMOUSIN-SALDIAS ASEGURUAK taldeko Unai Zubeldiaren aurretik. Taldetxo honek egindako lan bikinari esker lidertza eskuratu zuen Unai Zubeldiak, etapako garailea segundu bakar batera zuela bigarren lekuan. Horri esker, itzulia amaitzeko geratzen ziren bi etapetan emozio handia bizitu zen.
Bigarren etapan giro umelari egin zioten aurre txirrindulariek. Andoain inguruan lehen kilometroak egin ostean, Oriotik Andazarrate gainera egin zuten laino tartean. Bertatik ihesaldia aurreratua pasa zen; ondoren lidarrearen talde nagusia. Asteasura iristeko jaitsierak multzo nagusia sakabanatzea lortu zuen: liderra aurreko taldean zegoen eta Hugo Aznar bigarren sailkatua atzera geratu zen. Azken kilometroetan igotzen zuten Xoxokako lehen malden aurretik tropelak bat egin zuen, eta elkarrekin ziren berriro ere aurrez aurre lasterketaren jokorako. Andoaingo kaleetan azkarrena Bazpi Taldeko Haimar Etxeberria izan zen, eta sailkapen nagusian ez zen aldaketarik egon; tarte txikiak berdin jarraitzen zuen.
Lazkaon ekin zioten azken etapari, eta LIMOUSIN-SALDIAS ASEGURUAK taldeko txirrindulariek aurreko etapetan bezala beraien lider zen Unairi talde babesa eskeintzen alegindu ziren; baina lasterketan izandako zulatu, matxura eta abarrek aurreko egunetan eskainitako lan bikaina oztopatu zuen. Lazkaomendiko igoera aurretik ihesaldian sailkapen nagusian minutuko atzerapena zuten txirrindulari batzuk sartu ziren. Ihesaldiko lagunak gogor aritu ziren liderraren talde nagusiari tartea handitzeko lanean, 1:52 tartea hartuz. Urkillaga gainean Ampo taldeko Xabier intxausti zen lasterketako lider birtuala, baina talde nagusikoak tartea txikitzen joan ziren. Lasterketa buruaren eta tropel nagusiaren arteko errenta lau kilometroren faltan minutu eta sei segundukoa zen; horregatik, etapa eta lidertza zeuden jokoan. Azken metroetan Vilanova taldeko David Peñaranda izan zen ihesaldiko azkarrena. Ikusleak ordulariari eta errepideari begira ziren helmuga inguruan; izan ere, Xabier Intxausti laugarren sailkatuak sailkapen orokorrean 57segunduko atzerapena zuen Unai Zubeldiarekin eta 56 segundukoa Hugo Aznarrekin. Tropel nagusia agertu zen azken metroetan, eta bertan aurreraturik Quesos Albeniz taldeko Hugo Aznar sartu zen seigarren postuan 53 segundura. Pixka bat atzeratuago segundu bateko tartearekin LIMOUSIN-SALDIAS ASEGURUAK taldeko Unai Zubeldia izan zen bederatzigarren. Itzulia Hugo Aznarrek eskuratu zuen azkenean, eta taldeko Unai Zubeldia bigarren sailkatu zen denbora berdinean. Podiuma AMPO taldeko Xabier Intxaustik osatu zuen, hiru segunduko atzerapenarekin.
XXXI GIPUZKOAKO ITZULIAko,sailkapen orokorra 281km eta 39,5km/orduko bataz bestekoaren ondoren deus ez den denbora batean erabaki dute etorkizuneko txirrindulari hauek.
ZORIONAK LIMOUSIN-SALDIAS ASEGURUAK talde osoari.
mié
31
mar
2021
GARAIPENAREN BIDEAN
Hilabete pasa da iada errepideko denboraldiari hasiera eman diotenetik LIMOUSIN-SaldiasMigel aseguruakeko txirrindulariek kadete eta junior mailako probetan. Neguko lan gogorrari etekina ateratzen hasiak dira, gustoko dutena eginez gainera; errepidean nor baino nor lehiatzea. Hogeita hemezortzi neska-mutil ditugu errepideko lasterketetan 2021.urtean gure mailota ikus arazten.
Juniorrak Eibarren jarri zuten egutegia martxan; Unai Zubeldia laugarren sailkatu zen hasiera bikaina emanez. Gerora ez da makal ibili, Azpeitiko proba gogorrean bigarren postua lortu eta mendiko sailkapena ere eskuratu baitzuen. Taldea lan polita eginez goruntz doala bistan da, izan ere, Oreretan lehiatu duten azken proban Unai Zubeldia podiumeko gorenean izan zen ihes eginda helmugaratu ostean. Horrez gain, Arakitz Garmendia zortzigarren sailkatu zen eta talde osoaren lan bikainaren ondoren taldekako garaikurra Tolosara ekarri zuten.
Kadete mutilak, kadete neskak eta Junior neskak lehen aldiz Donostiako Zuatzu industrialdean antolatu zuten sarrera proban lehiatu ziren, 4,5 km-ko erlojupekoa. Kadete mutiletan LIMOUSINgo Unax Olanok bere lehen lasterketan bigarren sailkatzea lortu zuen zentesima batzu tarteko. Neskei dagokionez ZUK-LIMOUSINgoak izan ziren podiumean. Kadeteetan; Arene Perez lehena, Ayala Serrano bigarren eta Irene Dravasa hirugarren. Juniorretan berriz ; Lur Zufiria lehengon, Naroa Olano bigarren eta Kattalin Iriondo hirugarren sailkatuz. Taldeka ere azkarrenak izan ziren.
Beasainen lehiatu ziren errepideko lehen proban, erorikoak izan ziren probaren lehen zatian eta gure taldea kaltetu zen nagusiki. Amaierako kilometroetan Olaberriko gaina zuten igo beharra eta taldeak itsura ezin hobea eskaini zuen Igor Iriarte zortzigarren sailkatuz.
Gaztetxoak torneoko proba izan zuten hurrena Zarautzen. Lehen urteko kadeteen artean Egoi Aguirrezabala bostgarren eta Igor Iriarte zortzigarren sailkatu ziren. Horren ondorioz, taldeka azkarrenak izatea lortu zuten. Mutilekin lehiatu ostean, gure neskak izan ziren saria eskuratu zutenak. Garazi Bergara izan zen azkarrena , Oneka Sanchez eta Ayala Serrano taldekiden aurretik. Kadete bigarren urtekoak eta neska juniorrak izan zuten aukera jarraian, neskan artean azkarrena Lur Zufiria izan zen.
Kadeteak Azpeitian lehiatu duten azken proban taldeak lan gogorra egin zuen eguneko ihesaldia bertan behera botatzeko. Azken kilometroetan gainera, igoera berri bat sartu zieten ibilbidean eta bertan nabarmendu ziren indartsuenak. Unax Olanok garaipena lehiatu zuen taldean sprinta bideratu zuen eta bostgarren postuan helmugaratu zen eta Urko Vidal bederatzigarren sailkatu zen. Lastima taldeak egin zuen lan bikaina eta gero taldeka bigarren postuarekin gelditu beharra.
Bestalde, ZU-K LIMOUSIN taldeko neskek Atarrabian izan zuten nesken arteko lasteketa martxo erdialdean, eta neguko egiraldi petralari aurre egin beharrean izan ziren. Hala ere, kadeteak lan bikaina egin zuten. Oneka Sanchez hirugarren sailkatu zen, Ayala Serrano zortzigarren eta Irene Dravasa hamabigarren. Taldeka berriz epaileak puestometroari begira aritu beharrean izan ziren eta denbora berdinean bigarren sailkatu ziren.
LIMOUSIN kartoiak, ZU-K kirol ekipaiak, Saldias Migel Aseguruak, Optimiza marketing, Irizargroup, Dissur2000 lanerako segurtasuna,Arsuaga Bizikletak, Gipuzkoako Aldundia, Zubeldia Rent ditugu denboraldi honetan babes emanez.
dom
27
sep
2020
MEDAILA SORTA LORTUTA ORIAKOKO TXIRRINDULARIAK
Tafallako belodromoan jarri ziren jokoan pasaden astean zehar Espainiako pistako txapelketak. Oriako txirrindulari eskolako neska mutilak izan ziren bertan eta medaila sorta lortuta bueltatu ziren Nafarroatik. Junior mailan Limousingo mailotarekin scrach proban Arkaitz Garmendiak brontzea lortu zuen, aurretik bakarkako jazarpenean bere denbora pertsonala hobetu eta gogotsu ekin zion scrachari lasterketa bikaina eginez.Euskadiko selekzioarekin Limousin-ZU_K ko Kattalin Iriondok taldekako abiaduran zilarra eskuratu zuen. Kadete gizonezkoetan Euskadiko selekzioarekin Limousingo Eneko Arocena eta Urko Vidalek taldekako abiaduran finalean denborarik hoberena egin eta urrea lortu zuten, horrez gain, taldekako jazarpenean brontzea eskuratu zuten. Kadete emakumezkoetan Limousin-ZU_K ko Naroa Olanok eta Amaia Astarloak taldekako jazarpenean brontzea lortu zuten Euskadirentzat. Emaitza bikain hauei gehitu behar dizkiegu pistako denboraldian zehar Portugalgo nazioarteko probetan ,Pistako ligan, Pistako Kopan eta Omniun txapelketetan lortutakoak.
Oriako Txirrindulari Eskola
Amaroz 34 - B. Bajo 2
20400 Tolosa
info@oriakotxe.com
Tel.: 943 67 05 83