lun
29
jul
2013
Oriako-Limousin taldeko juniorrak Valladoliden izan dira asteburu honetan, hona hemen Aitor Andresek bidali digun kronika:
"Valladolideko Itzulian parte hartzera joan gara asteburu honetan. Bertara Xabier Contreras, Jon Madariaga, Andoni Mateos, Mikel Matxinea, Mattin Salbarredi eta Andoaingo Txirrindulari Eskolak zeditutako Mikel Alonsorekin joan gara, zuzendariak Patxi Plazaola eta ni izanik.
Gure taldeaz gain, Espainiako puntu ezberdinetako 17 talde izan dira bertan. Bagenekien ohituta ez gauden haizea eta ibilbideak edukiko genituela, hala ere, mutilek erakutsitako ausardiari esker presentzia asko eduki dugu lasterketan, bi egunetan ihesaldietan sartuz. Gainera, oso pozik bueltatu gara talde osoak egindako lanari esker lortu ditugun emaitzengatik: Mikel Matxineak bigarren etapa eskuratzea lortu zuen eta ondorioz, sailkapen orokorreko 3. postua. Mendiko sailkapena ere berak bereganatu zuen. Mikel Alonsok tarteko helmugen sailkapena eraman zuen eta taldekako sailkapenean 2. postua eskuratu genuen.
Emaitza hauek Jon Irisarriri eskeintzen dizkiogu, Animo Jon!!! Segituan zaudela berriro hemen!!! Eta animoak ere Xabier Sansebastiani, Belgikan dagoena hilabete bat hango talde batekin eta jada, lehenengo lasterketan, meritu handiko 2. postua eskuratu du."
Lasterketako SAILKAPENAK eta hedabidetako loturak:
http://www.ciclo21.com/vuelta-
Bestalde, kadeteak, Azpeitin aritu ziren, bero handiko lasterketa gogor batean, Luis Mari Garikanok, meritu handiko laugarren postua lortu zuen. Asier Arocena 10. izan zen.
SAILKAPENA eta Ohiana Zurdok bidali dizkigun ARGAZKIAK.
Azkenik, Neskak, Errioxako Villamediana de Ireguan zuten hitzordua. Lierni Lekuona hirugarren izan zen eta postu honekin, Euskaldun txapelketa eskuratu du denboraldi honetan, Zorionak Lierni!
Errioxako SAILKAPENAK.
mar
23
jul
2013
Joan den larunbatean Orduñan jokatu zen erlojupeko Euskadiko txapelketan, Oriako-Limousin taldeko Ane Iriarte izan genuen garaile. Zorionak Ane!
Asteburuko lasterketen sailkapenak HEMEN.
Bestetik, Ohiana Zurdok, kadeteek, jokatu dituzten bi lasterketetako argazki bildumak bidali dizkigu; ORDIZIA eta MURGIA.
lun
15
jul
2013
28 kanaleko bideoaz gain, Ohiana Zurdok ere argazki sorta handiak bidali dizkigu aste honetan; ALEGIKOA eta DONOSTIKOA.
Bestetik, sailkapenak dagokion ATALEAN.
mié
10
jul
2013
Uztailaren 18tik 21ra, Txekiar Errepublikan jokatuko diren Europako Txapelketetan izango dira, Oriako-Limousin taldeko Lierni Lekuona eta Xabier San Sebastian.
"Doce seleccionados sub23 y junior, al Campeonato de Europa"
lun
08
jul
2013
Asteburuko lasterketen berri, 28 kanaleko lagunen eskutik:
Ohiana Zurdok, Lezoko lasterketan ateratako argazki batzuk ere bidali dizkigu: LEZOKO ARGAZKIAK.
lun
01
jul
2013
Azken asteburu honetan, bi lasterketetan parte hartu dute Oriako-Limousin taldeko neska-mutilak. Juniorrak Ezkio-Itsason izan ziren eta Kadeteak berriz, Tolosan, Amarotzen. Azken lasterketa hau, Patxi Rodriguez-en oroimenezkoa, Oriako Txirrindulari Eskolak antolatzen du urtero, guraso, lagun eta auzotarren laguntzari esker.
Ezkio-Itsasotik, garaipenarekin etorri ziren juniorrak Aitor Andresek azaldu digun moduan: "Aurreko asteburuan Gipuzkoako Itzulia izan genuen eta taldearen jokabide apartari esker emaitza onak eskuratzea lortu genuen.
Asteburu honetan berriz, Ezkion genuen lasterketa eta nahiz eta aurreko asteko esfortzuagatik ondo errekuperatuta geuden zalantzak eduki, gogoz beterik iritsi ginen bertara.
Ezkio-Itsasoko argazki batzuk HEMEN.
Tolosako lasterketako argazki dezente ditugu aste honetan;
Hona hemen, asteburuko lasterketen laburpena bideoan:
Oriako Txirrindulari Eskola
Amaroz 34 - B. Bajo 2
20400 Tolosa
info@oriakotxe.com
Tel.: 943 67 05 83