lun

29

abr

2013

ERAKUSTALDIA EGIAN

Berriz ere, Xabier San Sebastian dugu hizpide. Izan ere, joan den larunbatean eman zuen erakustaldiak oihartzun handia izan du txirrindularitzaren inguruan dabilen jendearen artean. Euskadiko selekzioarekin aritu zen eta hemen dituzue hedabide ezberdinetan argitaratutakoak;

 

Biciclismo

Biciclismo II

El Diario Vasco

Amigos del Ciclismo

 

Eta hemen lasterketako SAILKAPENA.

(Argazkia: Pedro Martinez/DV)

 

Bestalde, kadeteak Deban aritu ziren joan den igandean. Asier Arozenak, eguneko ihesaldian sartzea lortu zuen eta bederatzigarren izan zen helmugan. Hona hemen SAILKAPENAK, eta Jon Lizarribarren ARGAZKIAK eta Jesus Mari Odriozolaren ARGAZKIAK.

 

Neskak berriz, Tafallan zuten lasterketa. Sailkapen ofiziala oraindik ez da argitara eman, baina Facebook-en, Iñaki Gonzalez de Herediak ateratako argazki bilduma elkarbanatu dugu.

 

Azkenik, eskolako gazteenak Ataunen aritu ziren. Ez zuten lan erraza izan, lurra bustita zegoen eta ibilbideak baziteun bere zailtasunak. Beti bezala, ikasteko eskola bikaina. Hona hemen SAILKAPENAK. Mikel Astarloak bidali dizkigun ARGAZKI ederrak eta Aitor Amutxastegiren ARGAZKIAK.

0 comentarios

jue

25

abr

2013

Mila esker!

Askok dakizuen bezala, aldaketak izan dira denboraldi honetan Oriako Txirrindulari Eskolako zuzendaritza taldean. Batzuk badoaz eta beste batzuk badatoz. 

 

Lehengo batean, urte luzez txirrindularien alde lanean aritu diren zuzendaritzako hiru kiderekin, mahai inguruan bildu, eta oroigarriak banatu zitzaizkien denon esker ona adierazi asmoz.

 

Mila esker, Javier, Juan Antonio eta Juan Luis!!

0 comentarios

mié

24

abr

2013

Juniorrak 28 kanalean

0 comentarios

mar

23

abr

2013

Juniorrak iparraldean ere bikain

Asteburu oparoa izan dugu beste behin; Gazteenak Tolosan aritu ziren, Usabalgo industriagunean, Limousinen egoitzaren inguruan. Hona hemen, SAILKAPENAK eta Andoaingo txirrindulari eskolak utzitako ARGAZKIAK. Ainhoa Irazustaren argazkiak ere Facebook-en elkarbanatu ditugu.

 

Kadeteek, igandean, Eibarren zuten hitzordua; SAILKAPENA, Jon Lizarribarren ARGAZKIAK eta Jesus Mari Odriozolaren ARGAZKIAK.

 

Juniorrak bi lasterketa jokatu dituzte asteburu honetan, hona hemen Aitor Andresen kronika:

 

"Asteburuan bi lasterketa izan ditugu eta biretan Andoni, Mikel, Mattin, Xabier San Sebastian eta Xabier Contrerasekin hartu dugu parte. Larunbatean Zegaman izan ginen. Bertan, Xabier San Sebastianek lortu zuen garaipena eguneko ihesaldian sartu ostean.  Beste taldekideak ere bikain aritu ziren.

 

Igandean Ustaritzera joan ginen Aviron Bayonnais taldeak gonbidatuta,  lehendabiziko aldiz ospatzen zen bertako Kriterimean parte hartzera. Goizean lineako etapa zegoen eta arratsaldean taldekako erlojupekoa. Bi sektoreetako denborak batuz banakako sailkapen orokor bat egiten zen. Goizean Andoni eta Xabi sartu ziren eguneko ihesaldian eta berriro ere Xabi izan zen etapako garailea (mendiko saria irabazteaz gain). Taldeko sailkapenean ere lehen postua lortu genuen.  

 

Arratsaldean,  erlojupekoan, garaipenetik 3 segundura gelditu ginen. Lan bikaina boskoteak egindakoa kontutan izanda Frantzia hegoaldeko junior talde hoberenak bertan zirela eta talde asko gurpil lentikularrekin eta erlojupekorako kasko bereziekin atera zirela.  Honela, Kriteriumeko sailkapen nagusian, Xabik bigarren postua eskuratu zuen, Andonik laugarrena  eta Mikelek hamaikagarrena."

 

Zegamako SAILKAPENA.

 

Bestetik aipatu, Lierni Lekuona, Espainiako selekzioarekin aritu dela Bizkaiako junior mailako lasterketetan, eta asteburuko bi lasterketak amaitzea lortu duela mutilen artean.

0 comentarios

mar

16

abr

2013

Xabier San Sebastian, berriz ere, garaile!

Joan den asteburuan, bost lasterketa ezberdinetan hartu zuten parte Oriako-Limousin taldeko txirrindulariak.

 

Gazteenak, Alegian aritu ziren. Bertako ibilbideak hainbat zailtasun dituenez, eskola paregabea bihurtu zen txirrindulari gazteentzat. Hemen dituzuea SAILKAPENAK eta Andoaingo Txirrindulari Eskolak bildutako ARGAZKIAK. Facebook-en ere, Ainhoa Irazustaren argazkiak elkarbanatu ditugu.

 

Kadeteak berriz, bi lasterketa izan zituzten. Lehen urtekoak, Otxandion (Sailkapena eta argazkiak) eta bigarren urtekoak, Zarautzen (Sailkapena). 

 

Taldeko neskak, Larrabetzura jo zuten. Aipagarria Lierni Lekuonaren hirugaren postua. Hona hemen SAILKAPENAK. Facebook-en, Iñaki Gonzalez de Herediaren argazkiak elkarbanatu ditugu.

 

Juniorrak, Deban jokatu zuten lasterketak emaitza ezinhobeak izan zituen, Xabier San Sebastianek lasterketa irabazteaz gain, Oriako-Limousinek, taldekako SAILKAPENA ere eskuratu baitzuen. Hona hemen, Aitor Andresen kronika: "Deban  Xabier San Sebastianek denboraldiko 3. garaipena lortu du. Lehenengo kilometroetan egin da 15 txirrindulariez osatutako ihesaldia, bertan, lau taldekide genituelarik (Irisarri, Madariaga, Mateos eta San Sebastian). Kalbarioko igoeran 5 indartsuenak geratu dira aurrean eta horien artean Xabier zegoen. Sprinean, bera izanda azkarrena. Tropelean geratu diren taldekieek (Contreras eta Salbarredi) ez diote bizkarra eman lasterketari eta kontrol lan bikaina egin dute. Azkenean, taldeka gailentzea ere lortu dugu." 

 

Azkenik, Txirrindulariak Web-ekoak prestatu duten bideoa duzue hemen ikusgai:

0 comentarios

mar

09

abr

2013

Berriak batetik eta bestetik ...

Oriako-Limousin taldeko gazteenak Andoainen aritu ziren joan den igandean. Argazkian ikusi daitekeen bezala, hainbat garaikur lortu zituzten maila ezberdinetan. Hona hemen SAILKAPENAK eta Andoaingo Txirrindulari Eskolako ARGAZKIAK. Ainhoa Irazustaren argarkiak ere Facebook-en elkarbanatu ditugu.

 

Kadeteak, Elgoibarren zuten hitzordua. Aipagarria, 171 txirrindulari bildu zirela irteera marran eta horietatik 75 sailkatu zirela, horien artean Oriako-Limousin taldeko hainbat txirrindulari, SAILKAPENEAN ikusi daitekeen bezala. Eta hurrengo loturan, Jon Lizarribarren ARGAZKIAK.

 

Azkenik, junior mailakoak Beran izan ziren, eta ohikoa den modan, Aitor Andresek bidali dizkigu bertako xehetasunak: "

Beran izan dugu Euskal Herri Txapelketako bigarren lasterketa. Bertan, Xabi San Sebastian lider bezela iristen zen eta Andoni 3. postuan.  6 txirrindulariekin hartu dugu parte, Mikelek (9.a zijoan sailkapenean) ezin izan duelako parte hartu.

Taldekide guztiek gogor egin dute lan, baina gaur, zorte txarreko 2 zulaketa izan ditugu. Jon Madariagak izan du lehena eta ondorioz, ezin izan du tropela berriro harrapatu. Bestea Xabi San Sebastian berarena izan da, lasterketaren buru zenean Piedadeko gainean. Jon Irisarrik bere gurpila utzi dio, baina Xabik ezin izan du berriro buruarekin bat egin. Beraz, zulaketen erruz 3 taldekide aukerarik gabe geratu dira. Mattinek, Xabier Contrerasek eta Andonik ere lan ikaragarria egin dute taldearen interesengatik, baina gaur ez dugu jaso, postu on batekin, etapa guztian zehar esfortzu handiz bilatu dugun saria. Zulaketak txirrindularitzaren zati bat dira eta gaurkoan, guri tokatu zaizkigu.

Caja Ruraleko Alex Aranburu izan da garailea eta orain, bera da txapelketako líder berria."

 

Hemen SAILKAPENAK eta lasterketako bideo bat:

0 comentarios

mar

02

abr

2013

Beste garaipen bat zakura!

Ez dago atsedenik juniorrentzat. Aste santua dela eta, gainentzeko mailak atseden hartu duten arren, junior mailako taldea Agurainen izan zen joan den asteburuan. Oriako-Limousin taldeko Xabier San Sebastian garaitu zen lasterketan, eta hori gutxi ez eta, taldekako sailkapeneko garaikurra etxera ekartzea lortu zuten.

 

Aste honetako kronika, protagonistetako batek idatzi digu, Xabierrek berak: "Karrera gogorra izanda eta erritmo aldaketa asko. Hasera lasaia izanda erritmoz, orokorrean indartsuenak ondoren zetozen portuei begira baitzeuden. Opakuako lehenengo igoeran lau nabarmendu dira eta atzetik segidan Mikel eta ni izan gara gainean. Ondoren zetorren segituan Andoni Mateos eta atzerago Xabier Contreras eta Mattin Salbarredi.

 

Niri katea atera zait jetsieran baina sartu eta segituan 30 inguruko taldetxo bat osatu dugu aurreko lauak harrapatuz. Ondorengo korteetan adi izan gara talde horretan txirrindulari gehien baitgenituen, 3. Bigarren portuaren haseran Andoni Mateos bakarrik joan da bere erakustaldi itzelari hasera emanez.

 

Ondoren bigarren portua amaituta bi txirrindularik alde egin dute Mikel eta nere kontroletik eta Andonirekin elkartu dira Opakuarako bidean eta gainean berriz ere atakatu eta bietako bat utzi du Julen Irizarrekin alde eginez. Atzetik haseran Mikel Matxinea eta gero ni, Alex Arambururen atake gogorretara atera gara eta bigarrengoan, ni atera naizenean tartetxo txiki bat harrapatu dugu. Jetsieran nik Alex eta Julen Amarika utzi eta aurreko biekin bat egin dut eta segidan egin dute bat beste biek ere gurekin.

 

Metatik kilometro baten faltan Andonik alde egiten utzi dit eta beste irurak ezin izan naute harrapatu. Andonik hirugarren amaitu du bere erkustaldia eta atzetik Mikel taldetxoko bigarren sartu da 8. bukatuz. Aipatzekoa da Xabier Contreras eta Mattin Salbarredik egin duten lana ere. Azekenean taldekako sailkapenaz gain bakarka 1,3 eta 8. egin dugu eta torneo euskal herriako lider jarri naiz 3 karreren faltan. Hurrena hurrungo astean Beran."

 

Hona hemen SAILKAPENA

 

Bestetik, Facebook-en, Iñaki Gonzalez de Herediaren argazkiak elkarbanatu ditugu.

 

 

0 comentarios

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83