lun

26

ago

2013

Lasterketak eta garaipenak, nonahi

Abuztuko oporraldia dela eta eten bat egin badugu ere, hemen gara berriro Oriako-Limousin taldeko txirrindularien berri emanez. Hauek ez dute etenik, Aitor Andres, junior mailako zuzendariak adierazi digun moduan:

 

"Aurreko astea gogorra izan da 3 lasterketa izan ditugulako (Azkoitia, Villatuerta eta Maule),  baina mutilek egin duten lana bikaina izan da.  Presentzia asko izan dugu lasterketa guztietan, bai ihesaldietan  baita podiumean ere. Azkoitian Jon Maradiaga 2. Izan zen eta Mikel Matxinea 3., Villatuertan Mikelek eta Jon Irisarrik etapako lehenengo bi postuak eskuratu zituzten helmugara  biak batera iritsiz eta Maulen Irisarrik etapa eskuratu zuen eta erlojupekoan 2. postua  eta  Jon Madariaga, hemen, 3. izan zen.

 

Asteburu honetan Espainiko Txapelketak izango dira Murtzian, beraz,  zorterik hoberena opa diogu gure txirrindulariei eta Euskadiko selekzio osoari.

Talde bezala, hurrungo lasterketa abuztuaren 28an izango dugu Dicastillon."

0 comentarios

mar

13

ago

2013

Madariaga Soraluzen, Irisarri Tafallan

Juniorrak ez dute atsedenik udan, eta herriz herri dabiltza garaipenak eskuratuz. Aurten egiten ari diren denboraldia, txapela kentzeko modukoa ...

 

SAILKAPENAK

 

http://www.ciclo21.com/jon-madariaga-gano-en-soraluze/

 

http://www.ciclo21.com/jon-irisarri-se-llevo-el-trofeo-cc/

 

Bestalde, Ane Iriarte, Lierni Lekuona, Mikel Matxinea eta Xabier San Sebastian, Euskadiko selekzioarekin izango dira Espainiako txapelketak jokatzen Murtzian, hilaren 23tik 25ra. Zorte on!

0 comentarios

mié

07

ago

2013

Xabier San Sebastian Belgikatik berriemaile

Xabier San Sebastianek Belgikatik idatzi digu: "Egunon denoi Belgikatik! hau idazten dizuet pixka bat kontatzeko nola dijoazkidan esperientzia berri hauek Euskal lurretatik kanpo. Hasteko, lehenengo esan Txekian Europako txapelketak korritzen aritu nintzela espainiar selekzioarekin.

 

Ez zen nere asterik hoberena izan ezta gutxiagorako, izan ere, erlojupekoan ez nintzen gustora sentitu momentu batean ere eta lan txarra egin nuen eta lineako txapelketan naiz eta gustorago sentitu haseran izan ziren nerbiok eta ukabilkadak bukaeran sentitu nituen. Ez nuen elikadura zaindu eta pajara bat izan nuen eta ez ziguten azkeneko buelta egiten utzi niri eta poloniar bati. Pena izan ere, gu baño 20 segundu aurrerago zihoan errusiarra (erlojupeko irabazlea) pasa zen eta lasterketako azkena izan zen eta guk ezin izan genuen pasa... 51. bukatzeko aukera nuen baina beti ezin... aipatzekoa Cristian Rodrigezek egin zuen lan ona! 

 

Txekiatik zuzenean hona etorri naiz, Belgikara, Flandesera hain zuzen, Johan Molly Omega Pharma Quic Step taldeko begiratzaile eta masajistaren etxera. Bertan bere semearekin entrenatzeko aukera dut (bera ere jubenila) eta talde berean gabiltza.

 

Karrerei buruz lehengoa oso ona egin nuen eta bigarren aimatzea lortu nuen 10 zentimetrorengatik baina bueno... sentsazio oso onekin eta indartsuena sentituz Belgikako selekzioko aurkarien aurka. Baina hortik aurrera ez naiz horren ondo sentitu eta hurrengo bi karreretan, haseran burugabe jokatu dut bukaeran nabarituz.

 

Pistan berriz hiru karrera egiteko aukera izan nuen baina 12 bakarrik ginen eta ez zen horren zaila izan irabaztea. Besterik gabe espero dut zorte ona izango dudala hurrengo karreretan eta espero det azken bi karrerak (azkena liege philip gilbert, juniorren lieja gutxi gora behera) onak egitea!"

 

http://www.biciciclismo.com/cas/site/noticias-ficha.asp?id=64268

http://www.rfec.com/vistas/noticias/cronica.aspx?id=14406

http://www.rfec.com/vistas/noticias/cronica.aspx?id=14390

0 comentarios

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83