jue
31
may
2012
Atzo Aizarnazabalen erlojupeko Gipuzkoako txapelketa jokatu zen. Bertan izan zen, Oriako-Limousin taldeko Mikel Matxinea txirrindularia eta hauxe da kontatu diguna:
"Azteazkenean izan genuen Memorial Larrarte gipuzkoako erlojupeko txapelketa Aizarnazabalen. Bertan junior mailan rankinean lenengo hamabostetan zeudenak hartzen zuten parte eta asko kosta zitzaidan arren sartzea lortu nuen eta oso pozik nago horregatik. Nitaz aparte Jon Irisarri ere sailkatu zen probarako baina ezin izan zuen joan azterketak direla eta. Niretzako esperientzia berria izan zen erlojupeko batean izatea eta hasieran oso urduri negoen, ez bainekien zer maila eman nezakeen baina abiatu nintzenean joan zitzaizkidan urduritasunak, bide guztian zehar erritmoari eusteko indarrak erregulatzen saiatu nintzen eta nahiz eta azkeneko aldapara indar gutxirekin iritsi, uste baino proba hobea gauzatu nuen eta oso gustura geratu nintzen nire emaitzarekin. 7.postua lortu nuen eta podiuma osatu zutenak Ander Alonso(caja rural), Imanol Iraola(andoaingo) eta Xabier Gorrotxategi(zarautz) izan ziren."
Hemen SAILKAPENAK.
mar
29
may
2012
Aspaldiko partez, asteburu eguzkitsu batez gozatzeko aukera izan dugu. Gure txirrindulari gazteek ere eskertzen dute eguraldi onaren presentzia hainbeste euri jasan ondoren.
Eskolako gaztetxoenak Urnietan aritu ziren lehian. Bertako industriagune batean kokatu zuten ibilbidea erosoa, nahiz eta aldapatxoren bat edo beste izan. Dagoeneko ohituta gauden moduan, Oriako-Limousin taldeko txirrindulari batzuk lehen postuetan sailkatu ziren, ondorengo SAILKAPENETAN ikusi daitekeen bezala. Irudiek, hitzek baino balio handiagoa omen dute eta ... Aitor Amutxastegiren ARGAZKIAK, Jon Lizarribarren ARGAZKIAK eta Ainhoa Irazustak bidalitako ARGAZKIAK.
Kadeteak Urretxun aritu ziren igande arratsaldez. Eizagako gaina zuten ibilbideko zailtasun nagusia eta beste behin, Oriako-Limousin taldeko txirrindulari gazteak ederki defendatu ziren, hona hemen SAILKAPENAK, Aitor Irazuk bidalitako ARGAZKIAK, Jon Lizarribarren ARGAZKIAK eta Andoaingo Eskolak utzitakoa ARGAZKIAK.
Azkenik, jubenilak, Zegaman zuten hitzordua, nahiz eta lasterketa Otzaurteko gainean amaitu. Aitor Andres, kirol zuzendariak, bidali dizkigu xehetasunak:
"Lasterketa oso polita izan dugu Zegaman larunbat honetan. Mugimendu ugari egon den karrera bat izan da eta guztietan gure taldeko txirrindulariren bat egon da murgilduta. Lehenengo kilometroetan eraso ezberdinak egon dira 12 txirrindulariz osatutako talde bat egin den arte. Lierniko lehenengo igoera eta gero talde hau boskote batera murriztu da: Caja Ruraleko hiru txirrindulari eta gure taldeko Jon Irisarri eta Jon Madariaga. Atzetik beste 3 txirrindulari ere erantsi zaizkie Otzaurtera igotzen hasi aurretik. Azken igoera honetan, gure taldeko bi iheslariak pixkanaka atzera egin dute eta atzetik aurrera etorri dena Mikel Matxinea izan da 7. postua eskuratuz. Beste taldekideak pixkat atzerago helmugaratu dira, baina taldearen jarrera bikaina izan da. Garaipena Iker Azkaraterentzat izan da (Caja Rural).
Bestalde, asteazken honetan Aizarnabalen korrituko da Gipuzkoako Banakako Erlojupeko Txapelketa. Bertan parte hartzeko, gure taldetik, Jon Irisarri eta Mikel Matxinea sailkatu dira. Zorionak beraientzat eta zorte on!"
Zegamako SAILKAPENA, irteeran ateratako ARGAZKIA eta Juan Luis Juarezen ARGAZKIAK.
jue
24
may
2012
Aitor Andres, Murtzia aldean ibili da eta hona hemen kontatu dizkigunak: "Joan den asteburuan Los Alcazares-en egon nintzen (Murtzian) Euskadiko Txirrindularitza Egokituaren Selekzioarekin. Fisioterapeuta bezala joan nintzen, baino masajeak emateaz gain, beste ardura batzuk ere izan nituen txirrindulari eta beste teknikoei laguntzen. Joan ginen taldean esperientzi handiko jendea zegoen eta gauza asko irakatsi zizkidaten, Oriako-Limousin talderako balioko didatenak. Honez gain, oso giro ona egon zen, beraz, niretzako esperientzia oso aberasgarria izan da ikuspuntu guztietatik.”
Argazkian Guillermo Prieto, Rakel Mateo eta Oskar Garrorekin.
Informazio gehiago:
Ultimos campeonatos de España de ciclismo adaptado, en linea.
lun
21
may
2012
Joan den larunbatean Gipuzkoako eskolarteko txapelketak jokatu ziren Urretxun eta Oriako-Limousin taldeak izan zuen, berriz ere, podiumera igotzeko aukera. Ibilbidearen zailtasunari, euria gehitu zitzaion eta horrek erorketa eta arazo ugari sortu zituen Urretxuko kaleetan.
Nesken lasterketan, elkarrekin aritu ziren alebin eta infantilak. Maddi Amondarain, bigarren sartu zen eta Arantxa Garikano hirugarren, alebin mailako Gipuzkoako txapelketa eskuratuz. Mutiletan berriz, Iñaki Murua dugu alebin mailako txapeldunorde berria eta infantiletan, Luis Mari Garikano laugarren sartu zen. SAILKAPENAK eta Aitor Amutxastegiren ARGAZKIAK.
Kadeteak, Ataungo Aia auzoan zuten hitzordua arratsalde berean eta hauek ere eguraldiaren gogortasuna pairatu behar izan zuten. Lasterketa Aia eta Lazkao arteko errepidetik igarotzen zen eta bertan ihesaldi saiakera ugari izan zen, "baina azkenaldirarte ez zen tajuzko ihesaldirik sortu", Aitor Irazu, Oriako-Limousin txirrindulariak azaldu digun moduan. "Azken igoera iheslariak aurretik hasi zuten arren, igoeran tropelak harrapatu egin zituen eta bertan, aldapa gora, lasterketa erabat puskatu zen". Helmugan Aitor Irazu, zazpigarren izan zen eta bere taldekideeek ere lan txukuna burutu zuten, Xabier Contreras (12.), Asier Arozena (15.), Andoni Urbieta (16.) eta Ane Iriarte (44.). SAILKAPENAK eta Jon Lizarribarren ARGAZKIAK.
Eta azkenik Jubenilak, Donostiako Egia auzoan aritu ziren igande goizean. Aitor Andres, kirol zuzendariak eman dizkigu lasterketaren xehetasunak: "Karrera euritsu eta gogorra izan dugu igande honetan Donostian. Hasierako 65 partaideetatik 14ek bakarrik bukatzea lortu dutela esaten badugu, argi geratzen da zein izan den lasterketaren gogortasuna. Karrerako lehen 25 kilometroetan 5 buelta ematen ziren Donostiako zirkuito batean eta hor hautsi da etapa. Hasieratik egon dira eraso ugari eta 8-10 txirrindulariez osaturiko bi taldeek aurrea hartu dute. Lehenengoan Andoni Mateos genuen taldeko ordezkari bezala eta bigarrenean Jon Irisarri eta Jon Madariaga. Aurreko txirrindularien artetik Sumofic-Igartua taldeko Etxabe anaiek 20. kilometroan ihes egin dute eta horrela joan dira biak bakarrik helmugaraino. Jon Madariagak bi hauen atzetik zetorren taldetxoa harrapatzea lortu du eta bertatik ihes eginda ere joan da, ausardia haundia erakutsiz, 3. postuaren bila. Postu hori defendatzen hari zenean, kruzeetan arazo gehiegi egon den lasterketa honetan, inor ez zegoen rotonda batera iritsi da eta norabide okerra hartu du irabazita zituen metroak galduz eta esfortzu handi bat egin behar izanez berriro taldetxoan sartzeko. Azkenean meritu haundiko 6. postua lortu du. Hurrengo taldean, Jon Irisarri iritsi da, 10. postu aipagarri bat eskuratuz." Hona hemen SAILKAPENAK eta Juan Luis Juarezek ateratako ARGAZKIAK eta Andoaingo Txirrindulari Eskolak utzitako ARGAZKIAK.
Eta asteburuaren laburpena bideoan, 28 kanalak eskeinita:
mar
15
may
2012
Aurreko asteburu honetan bigarren postuak izan dira protagonista. Alebin eta Infantilak, Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten Hernanin, erlojupekoan, taldeka. Laskorain Ikastolako alebinak, hirugarren postua lortu zuten, bigarrengoarengandik 13 ehuneneko aldearekin. Infantilak berriz, bigarren postua lortu zuten, irabazleengandik hiru ehuneneko aldearekin! Bejondeiela! Hona hemen SAILKAPENAK. EGUNERATZEA: Ainhoa Irazustak ARGAZKIAK bidali dizkigu.
Kadeteak berriz, Zumaian aritu ziren larunbat arratsaldean eta Oriako-Limousin taldeko Xabier Contrerasek, meritu handiko bigarren postu bat lortu zuen. Xabierrek berak kontatu dizkigu lasterketaren gorabeherak:"Haseran eraso asko izan ziren eta hamargarren kilometroan edo 6-7 txirrindulariz osatutako ihesaldi bat sortu zen, eta ni bertan nintzen. Une batean, minutu eta berrogei segunduko aldea izatera ere iritsi ginen. Lasterketa amaitzeko 15 km. falta zirenean, Aratz Olaizola eta biok aurrera egin genuen eta biok bakarrik iritsi ginen helmuga lerrora. Sprintean, bera ni baino gehiago izan zen". Aipatzekoa, bestetik, pelotoian sartu zirela Aitor Irazu (10º), Asier Arozena (14º), Andoni Urbieta (28º), Ane iriarte (38º) eta Mattin Salbarredi (39º). Taldekakoan berriz, bigarren postua lortu zuten. HEMEN SAILKAPENAK eta Jon Lizarribarren ARGAZKIAK.
EGUNERATZEA: Aitor Irazuk ere bidali dizkigu ARGAZKIAK.
Jubenilak, larunbatean Arantzazuko igoera izan zuten. Jon Irisarri tarteko helmugatik lehen postuan pasa zen eta Arantzazuko gainean, Xabier San Sebastian seigarren izan zen. HEMEN SAILKAPENAK.
Hurrengo egunean, Mutriku aldera jo zuten, bertan jokatu zen Euskadiko Txapelketa. Helmugara 20 laguneko taldea iritsi zen eta Oriako-Limousinek ez zuen talde horretan ordezkaririk sartzea lortu. Ondoren iritsi zen bigarren taldeko sprinta, Jon Irisarrik irabazi zuen, 21. postua eskuratuz. HEMEN SAILKAPENAK.
mar
08
may
2012
Aurreko asteburu honetan, toki askotara bidaiatzea egokitu zaie Oriako Txirrindulari Eskolako neska-mutilei.
Neskek, Euskadiko Txapelketak izan zituzten Ozaetan. Bertan, gure eskolako Ane Iriarte, bostgarren sailkatu zen Juniorren sailkapen orokorrean, eta postu honek Junior mailako Euskadiko Txapelketan hirugarren izateko txartela eman zion. Bestetik, azpimarratzekoa, Oriakon ibilitako Nahia Dominguezek, Euskadiko txapelketa irabazi zuela kadeteen mailan. Zorionak biei! HEMEN SAILKAPENAK.
Gaztetxoenak berriz, Segura aldean ibili ziren joan den larunbatean. Denboraldia aurrera doan heinean, lasterketak ere gogortzen ari zaizkie, Segurako ibilbideak zuen aldapa horren adibide. Beti bezala, oso lasterketa politak ikusteko aukera izan genuen eta Oriako-Limousin taldeko neska-mutilak emaitza ederrak lortu zituzten, SAILKAPENETAN ikusi daitekeen bezala. Argazkiak ere baditugu; Jon Lizarribarrek ateratakoak eta Ainhoa Irazustak bidalitakoak.
Lehen urteko kadeteak, Lizarran aritu ziren, Gaztetxoen Txapelketari zegokion lasterketan. Aitor Irazu, Oriako-Limousin taldeko txirrindulariak lasterketaren gorabeherak azaldu dizkigu: "Haseran, ibilbideak gora-behera asko zituenez, jendea nahiko beldurtuta ibili zen eta ez zen mugimendu handiegirik sortu pelotoian", hala ere gero gauzak erabat aldatu omen ziren: "Olejuako aldapa igotzen erabaki zen lasterketa, bertan, hiru taldetan puskatu zen pelotoia, eta aurreko taldeko txirrindulariek jokatu zuten lasterketa helmugan". Aurreko talde horretan sartu zen, hain zuzen, Aitor Irazu bera eta Asier Arozena taldekidea, helmugan 8. eta 14. izan ziren, hurrenez hurren. Lasterketan zen beste taldekidea, Andoni Urbieta, hirugarren taldean sartu zen. Lan bikaina egin zuten, izan ere, hiru partehartzaile bakarrik izan zirela kontutan izanda, taldekako SAILKAPENEAN bigarren postua eskuratu zuten. Jon Lizarribarren ARGAZKIAK.
Bigarren urteko kadeteak berriz, Otxandion aritu ziren, Gaztetxoen Txapelketan, han izan ziren Oriako-Limousin taldeko Xabier Contreras eta Mattin Salbarredi. Biek, ohi baino luzeagoa zen lasterketa bukatzeko aukera izan zuten, HEMEN SAILKAPENAK eta ARGAZKIAK.
Jubenilak berriz, bi egunetan aritu dira asteburu honetan, larunbatean Lazkaon eta igandean, Seguran. Aitor Andres, Oriako-Limousin taldeko kirol zuzendariak esan digunez, "bi egunetan ihesaldi bat iritsi da helmugara eta bi ihesaldietan, Xabier San Sebastian, ihesaldiko protagonisten artean egon da".
jue
03
may
2012
Pasa den larunbatean, Jubenilak Legorretan hasi zuten Oriako-Limousin taldeko txirrindularien asteburu luzea. Azken orduan, ibilbide aldaketa bat ere suertatu zen, baina hau ez zen izan lasterketa eder bat ikusteko eragozpena. Orendaingo igoera, ihesaldi jendetsuan sartu zirenak minutu bateko abantailarekin hasi zuten, baina errenta hau, ez zen nahiko izan helmugara iristeko. Izan ere, Altzoko igoeran harrapatu zituzten, eta igoera horretan egin zuten aurrera, lasterketa jokatu zuten bost txirrindulariak. Hemen SAILKAPENAK.
Hurrengo egunean, igandean, Bergaran zuten hitzordua kadeteek. 63 km.-ko lasterketa, esprintean jokatu zuten, segundu batzutako aurrerapenarekin sartu ziren zazpi txirrindulariak. Hemen SAILKAPENAK eta Jon Lizarribarrek utzitako ARGAZKIAK.
Eta asteburua bukatzeko, maiatzaren lehenean, Oriako-Limousin txirrindulari eskolako gaztetxoenak, Andoainen aritu ziren eguraldi bikainarekin. Azpimarratzekoa, Santakrutz sariak 35 urte bete dituela jada, bada zerbait! Zorionak Andoaingo lagunei! Hemen SAILKAPENAK, Ainhoa Irazustak utzitako ARGAZKIAK, Jon Lizarribarren ARGAZKIAK eta Aitor Amutxastegiren ARGAZKIAK.
28 KANALEKOEK ere bideoa prestatu digute, asteburuaren laburpenarekin. Mila esker denoi!
Oriako Txirrindulari Eskola
Amaroz 34 - B. Bajo 2
20400 Tolosa
info@oriakotxe.com
Tel.: 943 67 05 83