MEDAILA SORTA LORTUTA ORIAKOKO TXIRRINDULARIAK
Tafallako belodromoan jarri ziren jokoan pasaden astean zehar Espainiako pistako txapelketak. Oriako txirrindulari eskolako neska mutilak izan ziren bertan eta medaila sorta lortuta bueltatu ziren Nafarroatik. Junior mailan Limousingo mailotarekin scrach proban Arkaitz Garmendiak brontzea lortu zuen, aurretik bakarkako jazarpenean bere denbora pertsonala hobetu eta gogotsu ekin zion scrachari lasterketa bikaina eginez.Euskadiko selekzioarekin Limousin-ZU_K ko Kattalin Iriondok taldekako abiaduran zilarra eskuratu zuen. Kadete gizonezkoetan Euskadiko selekzioarekin Limousingo Eneko Arocena eta Urko Vidalek taldekako abiaduran finalean denborarik hoberena egin eta urrea lortu zuten, horrez gain, taldekako jazarpenean brontzea eskuratu zuten. Kadete emakumezkoetan Limousin-ZU_K ko Naroa Olanok eta Amaia Astarloak taldekako jazarpenean brontzea lortu zuten Euskadirentzat. Emaitza bikain hauei gehitu behar dizkiegu pistako denboraldian zehar Portugalgo nazioarteko probetan ,Pistako ligan, Pistako Kopan eta Omniun txapelketetan lortutakoak.
Oriako Txirrindulari Eskola
Amaroz 34 - B. Bajo 2
20400 Tolosa
info@oriakotxe.com
Tel.: 943 67 05 83