Hasi dute jada denboraldia Oriako-Limousin taldeko kadeteak. Donostiako Ibaeta auzoan izan zuten lehen hitzordua eta emaitza bikaina eskuratu zuten. Iñaki Muruak eskuratu zuen garaipena, Julen Dorronsoro laugarren izan zen eta Ander Usandizaga bederatzigarren. Iñaki Diazek ere finala jokatzeko aukera izan zuen. Taldekako sailkapenean ere garaile izan ziren Oriako-Limousin taldeko gazteak. KARLIS-ek ateratako argazkietan ikusi daitekeen bezala eguraldi petrala izan zuten lagun.
Oriako Txirrindulari Eskola
Amaroz 34 - B. Bajo 2
20400 Tolosa
info@oriakotxe.com
Tel.: 943 67 05 83
Escribir comentario