Dagoeneko martxan dira ziklo-kros eta pistako denboraldiak eta Oriako Txirrindulari eskolako hainbat txirrindulari buru-belarri ari dira proba ezberdinetan.
Anoetako belodromoan, joan zen larunbatean eman zitzaion hasera "Gipuzkoa Torneoa"-ri eta Maddi Amondarain eta Unai Iribar lider jarri zaizkigu beraien mailetan. HEMEN SAILKAPENAK.
Bestalde, Julen Lizarribar, Frantziako Arjuzanx herrian izan zen Gipuzkoako selekzioak deituta. Laugarren izan zen helmugan. Gogoratu, gainera, lehengo astean bigarren izan zela Arbuloko ziklo-kros proban.
Hona hemen, Arjuzanx-go ziklo-kros probako KRONIKA eta ARGAZKIAK.
Azkenik, Andoni Urbieta, Berriz-go ziklo-kros proban aritu zen eta bigarren postua bereganatu zuen. SAILKAPENAK.
Jarraitu horrela neska-mutilak!
Oriako Txirrindulari Eskola
Amaroz 34 - B. Bajo 2
20400 Tolosa
info@oriakotxe.com
Tel.: 943 67 05 83
Escribir comentario