Lasterketak eta garaipenak, nonahi

Abuztuko oporraldia dela eta eten bat egin badugu ere, hemen gara berriro Oriako-Limousin taldeko txirrindularien berri emanez. Hauek ez dute etenik, Aitor Andres, junior mailako zuzendariak adierazi digun moduan:

 

"Aurreko astea gogorra izan da 3 lasterketa izan ditugulako (Azkoitia, Villatuerta eta Maule),  baina mutilek egin duten lana bikaina izan da.  Presentzia asko izan dugu lasterketa guztietan, bai ihesaldietan  baita podiumean ere. Azkoitian Jon Maradiaga 2. Izan zen eta Mikel Matxinea 3., Villatuertan Mikelek eta Jon Irisarrik etapako lehenengo bi postuak eskuratu zituzten helmugara  biak batera iritsiz eta Maulen Irisarrik etapa eskuratu zuen eta erlojupekoan 2. postua  eta  Jon Madariaga, hemen, 3. izan zen.

 

Asteburu honetan Espainiko Txapelketak izango dira Murtzian, beraz,  zorterik hoberena opa diogu gure txirrindulariei eta Euskadiko selekzio osoari.

Talde bezala, hurrungo lasterketa abuztuaren 28an izango dugu Dicastillon."

Escribir comentario

Comentarios: 0

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83