Xabier San Sebastianek Belgikatik idatzi digu: "Egunon denoi Belgikatik! hau idazten dizuet pixka bat kontatzeko nola dijoazkidan esperientzia berri hauek Euskal lurretatik kanpo. Hasteko, lehenengo esan Txekian Europako txapelketak korritzen aritu nintzela espainiar selekzioarekin.
Ez zen nere asterik hoberena izan ezta gutxiagorako, izan ere, erlojupekoan ez nintzen gustora sentitu momentu batean ere eta lan txarra egin nuen eta lineako txapelketan naiz eta gustorago sentitu haseran izan ziren nerbiok eta ukabilkadak bukaeran sentitu nituen. Ez nuen elikadura zaindu eta pajara bat izan nuen eta ez ziguten azkeneko buelta egiten utzi niri eta poloniar bati. Pena izan ere, gu baño 20 segundu aurrerago zihoan errusiarra (erlojupeko irabazlea) pasa zen eta lasterketako azkena izan zen eta guk ezin izan genuen pasa... 51. bukatzeko aukera nuen baina beti ezin... aipatzekoa Cristian Rodrigezek egin zuen lan ona!
Txekiatik zuzenean hona etorri naiz, Belgikara, Flandesera hain zuzen, Johan Molly Omega Pharma Quic Step taldeko begiratzaile eta masajistaren etxera. Bertan bere semearekin entrenatzeko aukera dut (bera ere jubenila) eta talde berean gabiltza.
Karrerei buruz lehengoa oso ona egin nuen eta bigarren aimatzea lortu nuen 10 zentimetrorengatik baina bueno... sentsazio oso onekin eta indartsuena sentituz Belgikako selekzioko aurkarien aurka. Baina hortik aurrera ez naiz horren ondo sentitu eta hurrengo bi karreretan, haseran burugabe jokatu dut bukaeran nabarituz.
Pistan berriz hiru karrera egiteko aukera izan nuen baina 12 bakarrik ginen eta ez zen horren zaila izan irabaztea. Besterik gabe espero dut zorte ona izango dudala hurrengo karreretan eta espero det azken bi karrerak (azkena liege philip gilbert, juniorren lieja gutxi gora behera) onak egitea!"
http://www.biciciclismo.com/cas/site/noticias-ficha.asp?id=64268
Oriako Txirrindulari Eskola
Amaroz 34 - B. Bajo 2
20400 Tolosa
info@oriakotxe.com
Tel.: 943 67 05 83
Escribir comentario