Oriako-Limousin taldeko juniorrak Valladoliden izan dira asteburu honetan, hona hemen Aitor Andresek bidali digun kronika:
"Valladolideko Itzulian parte hartzera joan gara asteburu honetan. Bertara Xabier Contreras, Jon Madariaga, Andoni Mateos, Mikel Matxinea, Mattin Salbarredi eta Andoaingo Txirrindulari Eskolak zeditutako Mikel Alonsorekin joan gara, zuzendariak Patxi Plazaola eta ni izanik.
Gure taldeaz gain, Espainiako puntu ezberdinetako 17 talde izan dira bertan. Bagenekien ohituta ez gauden haizea eta ibilbideak edukiko genituela, hala ere, mutilek erakutsitako ausardiari esker presentzia asko eduki dugu lasterketan, bi egunetan ihesaldietan sartuz. Gainera, oso pozik bueltatu gara talde osoak egindako lanari esker lortu ditugun emaitzengatik: Mikel Matxineak bigarren etapa eskuratzea lortu zuen eta ondorioz, sailkapen orokorreko 3. postua. Mendiko sailkapena ere berak bereganatu zuen. Mikel Alonsok tarteko helmugen sailkapena eraman zuen eta taldekako sailkapenean 2. postua eskuratu genuen.
Emaitza hauek Jon Irisarriri eskeintzen dizkiogu, Animo Jon!!! Segituan zaudela berriro hemen!!! Eta animoak ere Xabier Sansebastiani, Belgikan dagoena hilabete bat hango talde batekin eta jada, lehenengo lasterketan, meritu handiko 2. postua eskuratu du."
Lasterketako SAILKAPENAK eta hedabidetako loturak:
http://www.ciclo21.com/vuelta-
Bestalde, kadeteak, Azpeitin aritu ziren, bero handiko lasterketa gogor batean, Luis Mari Garikanok, meritu handiko laugarren postua lortu zuen. Asier Arocena 10. izan zen.
SAILKAPENA eta Ohiana Zurdok bidali dizkigun ARGAZKIAK.
Azkenik, Neskak, Errioxako Villamediana de Ireguan zuten hitzordua. Lierni Lekuona hirugarren izan zen eta postu honekin, Euskaldun txapelketa eskuratu du denboraldi honetan, Zorionak Lierni!
Errioxako SAILKAPENAK.
Oriako Txirrindulari Eskola
Amaroz 34 - B. Bajo 2
20400 Tolosa
info@oriakotxe.com
Tel.: 943 67 05 83
Escribir comentario