Jon Madariaga garaile Ezkio-Itsason

Azken asteburu honetan, bi lasterketetan parte hartu dute Oriako-Limousin taldeko neska-mutilak. Juniorrak Ezkio-Itsason izan ziren eta Kadeteak berriz, Tolosan, Amarotzen. Azken lasterketa hau, Patxi Rodriguez-en oroimenezkoa, Oriako Txirrindulari Eskolak antolatzen du urtero, guraso, lagun eta auzotarren laguntzari esker.

 

Ezkio-Itsasotik, garaipenarekin etorri ziren juniorrak Aitor Andresek azaldu digun moduan: "Aurreko asteburuan Gipuzkoako Itzulia izan genuen eta taldearen jokabide apartari esker emaitza onak eskuratzea lortu genuen.

 

Asteburu honetan berriz,  Ezkion genuen lasterketa eta nahiz eta aurreko asteko esfortzuagatik ondo errekuperatuta geuden zalantzak eduki, gogoz beterik iritsi ginen bertara.

 

Jon Irisarri eta Xabier San Sebastian ez ziren etorri Gipuzkoar Federazioarekin Madrilera joan zirelako Europako Pistako Txapelketetarako minimak egiteko asmoarekin.
Hasieratik egon ziren ihesaldi saiakerak eta horietako batean Andoni sartu zen Eizagako igoeran lehen postuan pasaz. Taldetxo hau, aldiz, tropelak harrapatu zuen eta ondoren sortu zen arrakasta edukiko zuen laukotea bertan Jon Madariaga egonik. Atzetik beste kontraeraso taldetxo bat ere sortu zen Xabier Contrerasekin. Jonek iheskideak Gabiriko igoeran utzi zituen atzean eta bakarrik iritsi zen helmugara.

Mikelek lehen hamarretan sailkatzea lortu zuen eta Xabier eta Andoni pixkat atzerago helmugaratu ziren. Mattinek ez zuen egun ona izan eta ez zuen lasterketa amaitu."

 

Ezkio-Itsasoko argazki batzuk HEMEN.

 

Tolosako lasterketako argazki dezente ditugu aste honetan; 

 

Ohiana Zurdo

Jesus Mari Odriozola

Jon Lizarribar

 

Hona hemen, asteburuko lasterketen laburpena bideoan:

 

Escribir comentario

Comentarios: 0

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83