Asteburu honetan ere, lasterketa ugari izan da maila ezberdinetako txirrindularientzat. Gazteenak, Anoetan, herriko festak zirela eta, hona hemen SAILKAPENAK eta ARGAZKIAK.
Kadeteak Urretxun aritu ziren, SAILKAPENA eta argazkiak, Ohiana Zurdok ateratakoak alde batetik, eta Jon Lizarribarrenak bestetik.
Nesken lasterketa, Sopelan izan zen eta Lierni Lekuonak hirugarren postua lortu zuen, junior mailan. SAILKAPENA eta Facebook-en, Iñaki Gonzalez de Herediak lasterketa honetan ateratako argazkiak elkarbanatu ditugu.
Bestetik, Anoetako belodromoan, Euskadiko Pistako txapelketak jokatu ziren. Ane Iriarte txapeldun izan zen junior mailan, eta Maddi Amondarain berriz, bigarren kadete mailan.
Azkenik, junior mailan, Jon Madariagak irabazi zuen Eibarko lasrteketa, hona hemen bere kronika:
Aste honetako igande goizean Eibarren izan genuen lasterketa. Oraingoz, denboraldian izan ditugunen artean, 2. luzeena: 101km zituen eta 3 mendate puntuagarri . Amaiera Unbe gainean izan zuen, lasterketako hiru mendateetako azkena ,malda gogorrez osatua; 1,5km besterik ez zuen arren, zati batean %12ko desnibela zuen eta gainerakoan %10koaren ingurukoa izango zelakoan nago. Niri amaiera ederra iruditu zitzaidan lasterketari azken ikutua emateko.
Elkorrieta, lasterketako lehen mendatera iristeaz batera agertu ziren pelotoiean izkutuan zihoazen faborito nagusi batzuk, eta erasoari ekin zioten: Alex Aranburuk jo eta ahal bezain azkar hura harrapatzeko asmoz jo nuen nik ere mendate erdialdean. Lasterketa buruarekin bat egin genuen. Xabierrek bertan nintzela ikusi zuenean, seguru ginelakoan, aurrera jo zuen Mikel Irizar eta Alex Aranbururekin batera. Ni, atzerago, Julen Irizarrekin geratu nintzen. Gainean, Mikel Matxinea beste hiru aurkarirekin batera agertu zen eta seirok batera aurrera egin genuen. San Sebastianen taldea atzeman genuen eta berehala sartu ziren atzera geratu ziren gehienak ere, pelotoia osatuz berriro.
Kalbariora gerturatzen ari ginan eta taldeak erabaki bat hartu behar zuen: Xabier, Mikel edo Jonentzat tiraka jartzea hala nik aurrera jotzea. Xabier berak zuzendu zidan agindua jotzeko esanez, eta halaxe egin nuen Kalbario azpian malda tentetu bezain laster.
Pelotiarekiko minutu bateko tarteaz iritsi ginen Eibarrera, eta berdin Unbeko mendate hasierara. Kalbarion emaitza ona eman zidan taktika erabiltzea pentsatu nuen
eta nik ezarri nuen erritmoa mendate azpi-azpitik, aurkariak banaka banaka atzean utziz , bakarrik ikusi nintzen arte. Garaile ikusi nintzen momentuan oraindik
gogotsuago eragin nien pedalei eta garaipena neurea izan zen. Taldekideen lan handiari esker lortu nuen garaipena (Xabier San Sebastian, Jon Irisarri, Mikel
Matxinea, Andoni Mateos, Xabi Contreras eta Mattin Salbarredi). Mendiko saria ere lortu nuen azken bi mendateetako postuei esker. Lasterketako sailkapena
uzten dizuet HEMEN.
(Argazkia: Jokin Aranburu)
|
Oriako Txirrindulari Eskola
Amaroz 34 - B. Bajo 2
20400 Tolosa
info@oriakotxe.com
Tel.: 943 67 05 83
Escribir comentario