Berriz ere, Xabier San Sebastian dugu hizpide. Izan ere, joan den larunbatean eman zuen erakustaldiak oihartzun handia izan du txirrindularitzaren inguruan dabilen jendearen artean. Euskadiko selekzioarekin aritu zen eta hemen dituzue hedabide ezberdinetan argitaratutakoak;
Eta hemen lasterketako SAILKAPENA.
(Argazkia: Pedro Martinez/DV)
Bestalde, kadeteak Deban aritu ziren joan den igandean. Asier Arozenak, eguneko ihesaldian sartzea lortu zuen eta bederatzigarren izan zen helmugan. Hona hemen SAILKAPENAK, eta Jon Lizarribarren ARGAZKIAK eta Jesus Mari Odriozolaren ARGAZKIAK.
Neskak berriz, Tafallan zuten lasterketa. Sailkapen ofiziala oraindik ez da argitara eman, baina Facebook-en, Iñaki Gonzalez de Herediak ateratako argazki bilduma elkarbanatu dugu.
Azkenik, eskolako gazteenak Ataunen aritu ziren. Ez zuten lan erraza izan, lurra bustita zegoen eta ibilbideak baziteun bere zailtasunak. Beti bezala, ikasteko eskola bikaina. Hona hemen SAILKAPENAK. Mikel Astarloak bidali dizkigun ARGAZKI ederrak eta Aitor Amutxastegiren ARGAZKIAK.
Oriako Txirrindulari Eskola
Amaroz 34 - B. Bajo 2
20400 Tolosa
info@oriakotxe.com
Tel.: 943 67 05 83
Escribir comentario