Oriako-Limousin taldeko gazteenak Andoainen aritu ziren joan den igandean. Argazkian ikusi daitekeen bezala, hainbat garaikur lortu zituzten maila ezberdinetan. Hona hemen SAILKAPENAK eta Andoaingo Txirrindulari Eskolako ARGAZKIAK. Ainhoa Irazustaren argarkiak ere Facebook-en elkarbanatu ditugu.
Kadeteak, Elgoibarren zuten hitzordua. Aipagarria, 171 txirrindulari bildu zirela irteera marran eta horietatik 75 sailkatu zirela, horien artean Oriako-Limousin taldeko hainbat txirrindulari, SAILKAPENEAN ikusi daitekeen bezala. Eta hurrengo loturan, Jon Lizarribarren ARGAZKIAK.
Azkenik, junior mailakoak Beran izan ziren, eta ohikoa den modan, Aitor Andresek bidali dizkigu bertako xehetasunak: "
Beran izan dugu Euskal Herri Txapelketako bigarren lasterketa. Bertan, Xabi San Sebastian lider bezela iristen zen eta Andoni 3. postuan. 6 txirrindulariekin hartu dugu parte, Mikelek (9.a zijoan sailkapenean) ezin izan duelako parte hartu.
Taldekide guztiek gogor egin dute lan, baina gaur, zorte txarreko 2 zulaketa izan ditugu. Jon Madariagak izan du lehena eta ondorioz, ezin izan du tropela berriro harrapatu. Bestea Xabi San Sebastian berarena izan da, lasterketaren buru zenean Piedadeko gainean. Jon Irisarrik bere gurpila utzi dio, baina Xabik ezin izan du berriro buruarekin bat egin. Beraz, zulaketen erruz 3 taldekide aukerarik gabe geratu dira. Mattinek, Xabier Contrerasek eta Andonik ere lan ikaragarria egin dute taldearen interesengatik, baina gaur ez dugu jaso, postu on batekin, etapa guztian zehar esfortzu handiz bilatu dugun saria. Zulaketak txirrindularitzaren zati bat dira eta gaurkoan, guri tokatu zaizkigu.
Caja Ruraleko Alex Aranburu izan da garailea eta orain, bera da txapelketako líder berria."
Hemen SAILKAPENAK eta lasterketako bideo bat:
Oriako Txirrindulari Eskola
Amaroz 34 - B. Bajo 2
20400 Tolosa
info@oriakotxe.com
Tel.: 943 67 05 83
Escribir comentario