Junior mailako txirrindulariek Errenterian lorturiko balentria ez da ahuntzaren gauerdiko eztula ... Hona hemen Aitor Andresen kronika;
"Karrera gogorra asteburu hontakoa Oreretan. Hainbat lekuetako 152 txirrindulari bildu dira 70km-ko ibilbidea egiteko. Nahiz eta ez izan etapa oso luzea hasieratik nabaritu da urduritasuna eta 5. kilometroan erorketa bat egon da, tropela zatitu duena eta jende asko kanpoan utzi duena.
15. kilometro inguruan egin da eguneko ihesaldia, 20-25 txirrindulari ingurukoa eta bertan Andoni, Mikel, Jon Irisarri eta Xabier San Sebastian sartu dira. Ihesaldikoak gogor aritu behar izan dira tropelarekin lehian, baina momentu batean atzekoek tiratzeari utzi diote eta bi taldeen arteko aldea haunditu egin da.
Aurrean, erasoaldi ugari egon dira, baina 10 kilometro faltan erabaki da lasterketa. Xabik, inorrek jarraitu ezin izan duen erritmo aldaketa bat egin du eta bakarrik egin ditu azken kilometroak helmugara iritsi arte. Atzetik , Mikelek beste eraso bat jo du Gaintzurisketa igotzen eta bigarren postuan helmugaratu da. Hauen ostean iritsi da 13 txirrindulari gelditzen ziren taldetxoa eta bertan, Jon Irisarrik, Andoniren laguntzaz, 3. postua eskuratu du. Andoni, 9.a izan da.
Xabier Contrerasek ere lasterketa bukatzea lortu du eta Jon Madariagak eta Mattinek ez dute halako zorterik izan hasieran aipatutako erorketan denbora galdu dutelako."
Hemen SAILKAPENAK. Bestetik, Iñaki Gonzalez de Herediaren argazkiak Facebook-en elkarbanatu ditugu.
Kadeteak, berriz, Azpeitian izan ziren joan den larunbatean eta hauek ere lan txukuna burutu zuten bertan. Ihesaldian sartzeko aukerarik ez zuten izan, baina atzeko tropeleko sprintean jaun eta jabe izan zen Aitor Irazu.
Hona hemen SAILKAPENAK eta Jon Lizarribaren ARGAZKIAK. Aitor Mendiarazen argazkiak Facebook-en elkarbanatu ditugu.
Oriako Txirrindulari Eskola
Amaroz 34 - B. Bajo 2
20400 Tolosa
info@oriakotxe.com
Tel.: 943 67 05 83
Escribir comentario