Beti bezala, Aitor Andresek, Junior mailako kirol zuzendariak, azken berri pozgarriak bidali dizkigu:
"Azkeneko emaitzak oso onak izaten ari ziren (Ibarran Andoni 2., Mikel 4. eta Jon Irisarri 5. eta Larratxon, Jon Madariaga 2. Xabier San Sebastian 3. eta Jon Irisarri 4.). eta honela,
asteburu hontako Mendiko Kriteriumera gogoz beterik iritsi gara.
Kriteriumak 3 etapa zituen, bat Oñatin larunbat goizean eta bi Liernin iganden goizean, azkenekoa erlojupekoa. Larunbatean taldearen jokabidea aparta izan zen eta etapako lehengo 4 postuak
eskuratzea lortu genuen ihesaldi luze baten ostean (Jon Madariaga, Jon irisarri, Mikel eta Xabier San Sebastian hurrenez hurren). Honela, igandean lidertza defendatzea tokatu zitzaigun eta nahiz
eta Iker Azkaratek zaila jarri zigun, taldeko lan onari esker, Jon Madariagak Kriteriuma bereganartzea lortu zuen. Gainera, Jon Irisarrik sailkapen orokorrean 3. bukatu zuen. Talde osoa
zoriondu behar da (aipatutakoak eta Andoni, Beñat eta Xabier Contreras), denek jarrera bikaina erakutsi zutelako. Zorionak!!!!!"
Escribir comentario