Xabier Contreras hirugarren Euskadiko txapelketan

Aurreko asteburuan kadete mailako Euskadiko txapelketak jokatu dira Bizkaia aldean, lehen urtekoak, Urdulizen eta bigarren urtekoak berriz, Barrikan. Euskadiko txapelketak ez dira batere samurrak izaten eta Xabier Contrerasek meritu handiko hirugarren postu bat lortu zuen joan den igandean Barrikan. Hona hemen SAILKAPEN osoa. Iñaki Gonzalez de Herediak Facebokeera igo dituen ARGAZKIAK eta Andoaingo Txirrindulari Eskolak utzitako ARGAZKIAK.

 

Barrikatik gertu, Urdulizen, aritu ziren larunbatean lehen urtekoak. Aitor Irazuk kontatu dizkigu bertako gorabeherak; "Ibilbidea ez zen aproposa horrelako lasterketa bat egiteko, izan ere zati batzuetan errepidearen zabalera oso estua zen. Hortaz gain, euria izan genuenez, lasterketa oso arriskutsua suertatu zen. Irteera eman eta lau kilometrotara, erorketa handi bat izan zen eta tropel erdia zen bertan, hortik aurrera lasterketa erabat puskatua gelditu zen eta urduritasuna zen nagusi. Ni neu, hiru aldiz erori nintzen!". Ea ba hurrengo batean zorte hobea izaten duten!. Hemen SAILKAPEN osoa eta Jon Lizarribarrek ateratako ARGAZKIAK.

 

Junior mailakoak berriz Zarautzen zuten hitzordua, azpimarratzekoa, Jon Irisarrik tarteko helmugak potsikoratu zituela. Hemen SAILKAPENAK, Aitor Andresek bidali dizkigun ARGAZKIAK eta Juan Luis Juarezen ARGAZKIAK.

 

Eta azkenik, gazteenak, Larraitzen aritu ziren erlojuaren aurka. Hemen SAILKAPENAK, Aitor Amutxastegik ateratako ARGAZKIAK, eta bertako gorabeherak laburbiltzen dituen bideoa:

 

 

Escribir comentario

Comentarios: 0

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83