Aitor Andresek bidali digu igandean Agurainen hasi zen Euskal Herria torneoko lasterketaren kronika, Mila esker!:
Hemen ARGAZKIAK eta SAILKAPENAK.
"Igande honetan izan da Euskal-Herri txapelketako lehenengo proba Agurainen (Araba). Bertan hiru txirrindulariekin parte hartu dugu (Andoni, Unai eta Beñat). Jon Irisarri eta Xabier Madrilen zeuden Espainiako pistako Txapelketan parte hartzen eta Jon Madariaga eta Mikel, lesionatuta daude.
Lasterketako hasierako kilometroetan 6 txirrindulariez osatutako eskapada bat egin da, baino Opakuako portua igotzen hasi aurretik, atzetik etorri den beste talde bat elkartu zaie, guztira, 23 txirrindulari bateratuz. Opakuako igoera 3 minutu baino gehiagoko abantaila batez hasi dute eta handik etapa bukaerara arte taldea murrizten joan da helmugara , aurretik, 6 txirrindulari iritsiz. Bertan, Aitor Morales (Zirauna-Iturribero) gailendu da. Tarteko helmugak Jon Martínez de Albeñizek (Arabarrak) eraman ditu, mendiko saria Mikel Ezkietak (Beola Motor) eta taldeka Sumofik-Igartuak irabazi du.
Gure txirrindulariak ezin izan dute ihesaldian sartu eta atzeragoko taldeetan joanez sufritu behar izan dituzte bai Opakuako portua, baita Santa Teodosiako igoera latza ere, azken hau, Miguel Indurainen animoekin besteak beste."
Oriako Txirrindulari Eskola
Amaroz 34 - B. Bajo 2
20400 Tolosa
info@oriakotxe.com
Tel.: 943 67 05 83
Escribir comentario