Oriako Txirrindulari Eskola: 

 

Oriako Txirrindulari Eskola Tolosaldea eskualdeko txirrindularitza eskola da. Joan den mendeko 50eko hamarkadan izan zituen hasierak, Tomas Ayerzaren eskutik.

Oriako Eskolan txirrindularitzaren diziplina guztiak praktikatzen dira: pista, ziklo-krosa, trial sin, mendi bizikleta (MTB) eta, batez ere, errepidea jarduera nagusi gisa.

Eskolaren helburua gazteen prestakuntza integrala da, bai kirol arloan, bai eta arlo funtzionalean ere. Hainbat txirrindulari profesional aipatzekoak dira Oriakotik igaro direnak, hala nola Unai Zubeldia, Naia Amondarain, Jon Irisarri eta Abraham Olano Munduko Txapelduna.

 






NAPARRAN

 

Asteburu gogorra izan dugu gure Zu-K Limousin taldeko neskekin!

Larunbatean, Etxarri-Aranatzen lehen aldiz egin zen lasterketan, kadete eta junior mailakoak batera aritu ziren. Kadeteak bigarren itzulian sartu ziren. Guztira 6 itzuli eta Cadena mendatea gainditu behar izan zuten. Andoaingo taldeko Izaro Etxarri (junior) hasieratik ihes egin zuen eta helmugara pelotoiari 4 minutu aterata iritsi zen. Lehen kadetea Maixa Odriozola izan zen eta hirugarrena Laia ZumetaNaxara Odriozola seigarren postuan sailkatu zen, Katixa Navarro 13.a eta Maddi Saizar 21.a. Ane eta Sara Aranburu lehengusinak, berriz, 13. eta 18. postuetan geratu ziren junior mailan. Zu-K Limousin berriro ere kadete mailako talderik onena izan zen, eta Laia Zumeta mendiko sarian nagusitu zen.

Igandean, Villaba-AtarrabianV. Jose Ignacio Urdaniz “Cachorna” Memoriala jokatu zen, 57 km-ko lasterketa. Lasterketako irabazlea Izaro Etxarri bera izan zen, eta kadeteetan Maixa Odriozola. Azpimarratzekoa da Maixa bigarren geratu zela lasterketa bateratuan. Zu-K berriro ere kadete mailako talderik onena izan zen.

Gainontzeko kadeteek postu hauek lortu zituzten: Maddi 4.a, Katixa 5.a, Naxara 10.a, Laia 21.a, Eider 27.a. Juniorretan, berriz: Ane 6.a eta Sara 17.a.

Zorionak!


Babesleak eta laguntzaileak